XLII Ipar Eskiko Eskola Kanpaina 2026

AURREINSKRIPZIOA: irailaren 23tik urriaren 17ra

BALDINTZAK 2026

AURREINSKRIPZIO-FITXA 2026

 

2026 urteko "Ipar Eskiko Eskola Kanpaina" -ko XLII. edizioa 

Ipar Eskiko Eskola Kanpaina hezkuntza eta kirol proiektuak, XLII.garrren edizioa du aurtengoa. 1985etik etenik gabe garatu den eta gure piriniar ibarretan enplegua sortu eta garapen giza-ekonomikoa mantentzen laguntzen duen ekimen hau, NICDO, S.L.-k antolatzen du. Era berean, Nafar Gobernuko Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuaren, Hezkuntza Departamentuaren eta Lurralde Kohesiorako Departamentuaren laguntza, eta Izabako Udalaren zein Otsagabiako Udalaren babesa jasotzen du.

Proiektu honek, besteak beste, honako helburu hauek bete nahi ditu: kirolaren eta jarduera fisikoa burutzearen areagotzea bizimodu osasungarri baten funtsezko elementu bezala, egunerokotasunetik atera eta desberdina den natur inguru batean hezkuntzarako gune bat aurkitu, autonomia eta norbanakoaren ekimena garatu partehartzaileen autoestimua indartuz, erantzukizuna sustatu eta norbanako, taldeko eta gizarteko balore batzuk irakatsi pertsona arduratsu eta solidarioak garatzen laguntzeko.

2026 urteko Ipar Eskiko Eskola kanpainan naturan burutzen den kirola, populazio dentsitate txikiko eremuetan jatorri desberdinetako ikastetxeen arteko elkarbizitza, ingurumenaren zaintza eta Irati-Abodi edo Larra-Belagua bezalako natur-eremu pribilegiatuetan naturarekin bat egitea balioan jartzen jarraituko dugu.

2026 URTEKO XLII IPAR ESKIKO ESKOLA KANPAINARAKO AURREINSKRIPZIO EPEA ZABALIK

Aurreinskripzio-epea irailaren 23an hasiko da eta urriaren 17an amaituko da.

Irakurri gehiago

2025 URTEKO XLI IPAR ESKIKO ESKOLA KANPAINAKO BALANTZEA

Kanpaina ongi joan da eta posible egin duten pertsona guztiak eskertu nahiko genituzke.

Irakurri gehiago

Antolatzaileak

Laguntzaileak

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.