XLII Ipar Eskiko Eskola Kanpaina 2026

ZOZKETA ETA TXANDEN ESLEIPEN AKTA

BALDINTZAK 2026

 

 

2026 urteko "Ipar Eskiko Eskola Kanpaina" -ko XLII. edizioa 

Ipar Eskiko Eskola Kanpaina hezkuntza eta kirol proiektuak, XLII.garrren edizioa du aurtengoa. 1985etik etenik gabe garatu den eta gure piriniar ibarretan enplegua sortu eta garapen giza-ekonomikoa mantentzen laguntzen duen ekimen hau, NICDO, S.L.-k antolatzen du. Era berean, Nafar Gobernuko Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuaren, Hezkuntza Departamentuaren eta Lurralde Kohesiorako Departamentuaren laguntza, eta Izabako Udalaren zein Otsagabiako Udalaren babesa jasotzen du.

Proiektu honek, besteak beste, honako helburu hauek bete nahi ditu: kirolaren eta jarduera fisikoa burutzearen areagotzea bizimodu osasungarri baten funtsezko elementu bezala, egunerokotasunetik atera eta desberdina den natur inguru batean hezkuntzarako gune bat aurkitu, autonomia eta norbanakoaren ekimena garatu partehartzaileen autoestimua indartuz, erantzukizuna sustatu eta norbanako, taldeko eta gizarteko balore batzuk irakatsi pertsona arduratsu eta solidarioak garatzen laguntzeko.

2026 urteko Ipar Eskiko Eskola kanpainan naturan burutzen den kirola, populazio dentsitate txikiko eremuetan jatorri desberdinetako ikastetxeen arteko elkarbizitza, ingurumenaren zaintza eta Irati-Abodi edo Larra-Belagua bezalako natur-eremu pribilegiatuetan naturarekin bat egitea balioan jartzen jarraituko dugu.

ESKI KANPAINAKO LEHEN TXANDA ABIAN JADA

Ipar Eskiko Eskola Kanpainako XLII. edizioaren hasierako aste honetan, Zaraitzu Ibarreko taldeek Irati-Abodi-ko pistetan eskiatu dute eta, Erronkaribarko taldeek El Ferial, La Contienda eta Eskilzarrako pistetan.

Leer mas

KALTETUTAKO EGOERA GIZA-EKONOMIKOAN DAGOEN IKASLEGOARI ZUZENDUTAKO DIRUZ-LAGUNDUTAKO PLAZEN ZOZKETA

Gaur kaltetutako egoera giza-ekonomikoan dagoen ikaslegoak Eski Kanpainan parte hartu ahal izateko helburua duten diruz-lagundutako 200 plaza zozkatu dira.

Leer mas

Organizadores

Colaboradores

fines_cookies

explica_botones_cookies