XLII Ipar Eskiko Eskola Kanpaina 2026

Ipar Eskiko Eskola Kanpaina Erronkari eta Zaraitzuko Ibarretan eginen da.

Partehartzaileak eta iraupena

Lehen Hezkuntzako 6. maila
Bigarren Hezkuntzako 1. eta 2. maila
Funtzio dibertsitatea duten pertsonak

  • Ikaslego berak ezin izanen du Ipar Eskiko Eskola Kanpainan eta Eskolako Bela Kanpainan parte hartu. Bai, ordea, ikastetxe bereko ikasmaila edo hizkuntz eredu desberdinetako ikasleek. (Adb. “A” ikastetxeko LH 6. mailak Bela Kanpainan parte hartzen du eta “A” ikastetxeko DBH 1. mailak Eski Kanpainan parte hartzen du. – Adb. “A” ikastetxeko D ereduko LH 6. mailak Bela Kanpainan parte hartzen du eta “A” ikastetxeko AG-PAI ereduko LH 6. mailak Eski Kanpainan parte hartzen du.)
  • Hezkuntza Bereziko ikastetxeek partehartzea bermatua izanen dute. Desgaitasuna duten pertsonei edo egoera zaurgarrian dauden pertsonei arreta eskeintzen dieten gainerako zentroek zozketan parte hartuko dute eta, azken hauentzat, gehieneko partehartzaile kopurua zentroko 20 pertsonatakoa izanen da.
  • Landa eskolen kasuan bi edo hiru urtetik behin gradu anitzeko unitateko ikasleen partehartzea onartuko da (4., 5. eta 6.). Gainerantzeko eskoletan, bi urtetik behin, lehen hezkuntzako hirugarren zikloko ikasleekin (5. eta 6. maila) parte hartzea onartuko da, baldin eta ikasle kopurua 50 edo txikiagoa bada.

Iraupena: 5 egun
(ASTELEHEN GOIZETIK OSTIRAL ARRATSALDE ARTE).

Oharrak: Oro har ikastetxe bakoitzak gehienez 120 plaza izanen du. 
Antolatzaileek jarrera desegokia duten parte-hartzaileak kanporatu ahalko dituzte, IPAR ESKIKO ESKOLA KANPAINAKO BIZIKIDETZA ARAUDIAN jasotzen den legez.

        

Joan-Etorriak

Parte-hartzaileak Izaba eta Otsagabiara eramatearen ardura parte hartzen duen Ikastetxearena da. Beraz, Ikastetxe bakoitzak kontratatu beharko du bertara hurbiltzeko  eta ostiralean etxera itzultzeko autobus zerbitzua. Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusitik autobus hauek neguko gurpilak izatea gomendatzen da.

Parte-hartzaileak Izabara edo Otsagabiara ASTELEHEN GOIZEAN, antolakuntzak zehaztutako orduan iritsi beharko dira. Ostatua beste herriren batean izanez gero, kasu bakoitzean partehartzaileen ekipaiaren kudeaketa adostuko da. 

Etxerako itzulera, OSTIRALEKO BAZKAL OSTEAN izanen da.

Egunero herritik eskiatzeko pistetara edo arratsaldeko jardueretara joatearen ardura antolatzaileena da.

 

Osasun laguntza

Izaban edo Otsagabian jasotako osasun laguntza parte-hartzaile bakoitzaren aseguruari dagokiona izango da, beraz, bakoitzak bere osasun kartilaren kopia ekarri behar du.

Halaber, NICDO, S.L.-k  istripu, mediku-arreta eta erantzukizun zibilerako asegururako poliza bat du, hala nola osasun-arreta anbulantzia serbitzua.

     

Kuotak

SARTZAN DIREN KONTZEPTUAK
  • Ostatua eta mantenua
  • Ipar eski eskolak
  • Eski materialaren alokairua
  • Pistetara sarrera
  • Arratsaldeko jarduerak
  • Pistetara eta arratsaldeko jardueretara garraiatzea
  • Antolamendua
  • Anbulantzia
225 €
Norbanakoaren kuota
  • Irakasleek ez dute kuotarik ordaindu behar.
  • Partehartzaile-kuotan ondoko beherapenak ezarriko dira, kasu bakoitzean beherapen bakarra ezarriz (abantailatsuena):
    • FAMILIA UGARIAK edo GURASO BAKARREKOAK (ikastetxeak ikaslegoari beharrezko dokumentazioa eskatu beharko dio maila orokorrekoak edo maila berezikoak diren egiaztatzeko).
      • %10 maila orokorreko familia ugarien edo guraso bakarrekoen kasuan
      • %20 maila bereziko familia ugarien edo guraso bakarrekoen kasuan
    • KANPAINAKO EDIZIO BEREAN FAMILIA UNITATE BEREKO BI EDO KIDE GEHIAGOREN PARTE HARTZEA. %10 -eko beherapena ezarriko zaie.
    • KALTETUTAKO EGOERA GIZAEKONOMIKOAN DAGOEN IKASLEGOARI ZUZENDUTAKO DIRUZ LAGUNDUTAKO PLAZAK: %80 -ko beherapena ezarriko zaie (*).

BEHERAPENIK GABEKO KUOTA

FAMILIA UNITATE BEREKO KIDEAK

MAILA OROKORREKO FAMILIA UGARIAK edo GURASO BAKARREKOAK MAILA BEREZIKO FAMILIA UGARIAK edo GURASO BAKARREKOAK KALTETUTAKO EGOERA GIZAEKONOMIKOAN DAGOEN IKASLEGOA
  %10eko beherapena %10eko beherapena %20ko beherapena %80ko beherapena
225€ 202,5€ 202,5€ 180€ 45€

(*) Kaltetutako egoera gizaekonomikoan dagoen ikaslegoarentzat diruz lagundutako 200 plaza eskeiniko dira. Horretarako, kaltetutako egoera gizaekonomikoan dagoen ikaslegoa eskolatua duten ikastetxeek, ESKAERA-AGIRIA mail bidez bidali beharko dute info@esquiescolar.com helbidera PLAZEN ZOZKETA EGIN ONDOREN ETA AZAROAREN 7A BAINO LEHEN, ondokoa kontuan hartuz:

  • Eskaera-agiria Ikastetxeko Zuzendariak sinatu beharko du. Berak, Zuzendaritza-taldearen laguntzaz, bai, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetatik bildutako, bai ikastetxeak jasotako eta, kasu honetan, EDUKA kudeaketa-sisteman, "kaltetutako egoera giza-ekonomikoa duen eta/edo giza-laguntzen menpekoa den familia bateko partaide" atalean isladatuta, Ipar Eskiko Eskola Kanpainan parte hartu nahi duen eta kaltetutako egoera giza-ekonomikoan dagoen ikaslegoarekin zerrenda bat osatuko du (jasotako datuetan izaera pertsonaleko datuak babesteari buruzko araudia jarraituko da). Ipar Eskiko Eskola Kanpainan parte hartu nahi duen kaltetutako egoera giza-ekonomikoan dagoen ikaslegoaren zehaztea Ikastetxeko Zuzendaritzaren ardura izanen da.
  • Ikasle bakoitzari zenbaki bat egokituko zaio eta ikastetxeari posta elektroniko bat zuzenduko zaio zenbaki hauek jakinarazteko.
  • Azaroaren 10-an 200 plaza horiek esleitzeko zozketa eginen da, ikasle horiek 2026 urteko XLII Ipar Eskiko Eskola Kanpainan %80ko dirulaguntza jasoz parte hartu ahal izateko. 
  • Eskaera-agiria aurkeztu duen ikastetxe bakoitzari zozketaren akta posta elektronikoz bidaliko zaio.

Antolatzaileak

Laguntzaileak

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.