Ostatuak
- Landa-etxeak, aterpeak, kanpinak, apartamentuak, hotelak eta ostatuak izan daitezke.
- Mantenu eta ostatu gastuak berberak dira eskainitako aukera guztietan.
- Antolatzaileek partehartzaileak ostatu leku horietan edo beste batzuetan banatuko dituzte eskaintzaren eta kanpainako premien arabera.
- Astelehenean partehartzaile bakoitzak hamaiketakoa eta bazkaria eraman beharko ditu. Mantenua asteleheneko afariarekin hasiko da.
- Alojamenduak mahai-jokoz eta telebistaz hornitutako eremu komun zabal bat izan beharko du bertan ostatu hartzen duten pertsona guztiak aldi berean egon ahal izateko.
- Alojamendu guztietan oinarrizko botikin bat egonen da, gutxienez honako elementu hauekin: termometroa, gasak, zauriak garbitzeko eta sendatzeko produktuak (guraizeak, pintzak, ur oxigenatua, desinfektatzeko alkohola, klorhexidina diglukonatoa edo pobidona iodatua), tirita indibidualak eta hotz/bero poltsak.
- Parte-hartzaileek gosariak, bazkariak eta afariak gaua igarotzen duten establezimendu berean eginen dituzte.
- Alojamenduak oheko arropa osoa eta eskuoihalak emanen dizkie irakasle-arduradunei.
- Ostiraletan, alojamenduek behar adila logela eta bainugela utziko ditu parte-hartzaileen eskura, eroso aldatzeko eta nahi izanez gero, dutxa hartu ahal izateko.
- Aste buruei begira, ostatuen lana errazteko, garrantzitsua da ostiralean gelak bazkaldu aurretik hutsik geratzea. Alojamenduko arduradunek ekipaia non utzi esanen dute etxerako autobusa hartzeko unea iritsi bitarte.
Bizikidetza kontratua
Astelehenean ostatuetara iristen direnean, ikasle zein irakasleekin batera, bizikidetza on bat izateko ondoko arauak irakurriko dira:
- Ostatu bakoitzeko gosari, bazkari eta afari-ordutegiak bete
- Gaueko hamaiketatik aurrera: IXILTASUNA eta ATSEDENA
- Gela txukun mantendu eta ostatuko altzari eta materialak zaindu
- Ez geletan egon lotarako, dutxa hartzeko eta arropaz aldatzeko ez bada
- Logeletan ez janari, ez litxarkeria, ez edaririk izan
- Eguneroko bakaria sukaldatzen ostatuetan egindako lanari balio eman, eta denetarik apur bat jateko esfortzua egin
- Ostatuak esandako jasotze lanetan lagundu (gosari, bazkari eta afarietan)
- Ez beste ostatuetan sartu, nahiz eta bertan eskola bereko ikaskideak egon
- Erabiltzen ez diren bitartean argiak itzali
- Kalefazioa jarrita badago, ez leihoak zabalik utzi
- Uraren kontsumo arduratsua egin
- Hondakinak ongi banatu berziklatu ahal izateko
- Kontratu hau ez betetzeak ekar ditzakeen ondorioak arduraz onartu
BEGIRUNEA