XLII Ipar Eskiko Eskola Kanpaina 2026

Atal honetan antolatzaileek partehartzaileen esku jartzen duten materiala, partehartzaileek egun hauetarako eraman beharrekoa eta eraman ezin dena aurkituko duzu.

Eskura dagoen materiala:

Antolatzaileek partehartzaileen esku eski-ekipo osoa jarriko dute: IPAR ESKIKO ESKIAK, BOTAK eta MAKILAK.

Partehartzaileek eraman beharreko materiala:

Gainerako ekipoa partehartzaile bakoitzak eraman beharko du eta, garrantzitsua da ongi markatua egotea (IZEN-ABIZENAK), galdutako gauzen kudeaketa errazten bait du.

  • ASTELEHENEKO HAMAIKETAKOA, BAZKARIA eta URA
  • LO ZAKUA (ikasleek soilik)
  • KIROLERAKO ARROPA EGOKIA (kamiseta eta elastiko termikoa beroa mantendu eta izerdia iragazteko, forru polarra edo jertsea gorputzeko tenperatura mantentzeko, kapusaia eta eski-prakak beroa eta iragazkaiztasuna gehitzeko, galtzerdi termikoak, lepokoa, txano eta elurretako bi eskularru pare hotzaren aurka babesteko.
  • Aldagarriak, kaleko arropa, esku-zapiak, berokia, kirol eta mendiko oinetakoak eta ESKU-ARGIA
  • MOTXILA, EGUZKITARAKO +50 BABES-KREMA, HIRUGARREN MAILAKO EGUZKI-BABESEKO BETAURREKOAK (Bisuts betaurrekorik EZ ekartzea gomendatzen dugu), EZPAINETARAKO BABES-KREMA eta UR-BOTILA

Kanpaina ongi aterako bada, IKASLEEK EZ DUTE SAKELEKO TELEFONORIK, MP3, MP4, ORDENAGAILU-ERAMANGARRIRIK, ARGAZKI MAKINA DIGITALIK... ERAMATERIK IZANEN.

Partehartzaileen artean diferentziarik ez sortzeko, ikasle bakoitzak gehienez 10 € ekartzea gomendatzen da.

Organizadores

Colaboradores

fines_cookies

explica_botones_cookies