Ipar-Eskia, ekintza nagusia, goizez eginen dute eta arratsaldez giza-harremanak sustatzeko jarduera hezitzaile desberdinak.
Aste honetako helburu nagusia, bai ikaslegoa, bai irakaslego laguntzailea, ipar eskiaren ikasketan hastea eta trebatzea da.
Ipar eskia mendian eta neguan egin daitekeen kirolik osasuntsuena eta osoena da, eta Erronkari zein Zaraitzuko Ibarrek kirol hau praktikatzeko natur ingurune ikusgarria eskaintzen dute.
Malda gutxikoak edo lauak diren lurretan praktikatzen da eta ingurunea begirune handiz zaintzen duen neguko kirol-mota da.
IZABA | LEHEN TXANDA | BIGARREN TXANDA |
---|---|---|
Izabatik irteera | 8:30 | 10:00 |
Eskolen hasiera | 9:00 | 10:30 |
Eskolen amaiera | 13:00 | 14:30 |
Pistetatik irteera | 13:30 | 15:00 |
Izabara iritsiera (ggb) | 14:00 | 15:30 |
OTSAGABIA | LEHEN TXANDA | BIGARREN TXANDA |
---|---|---|
Otsagabiatik irteera | 9:00 | 10:00 |
Eskolen hasiera | 9:30 | 10:30 |
Eskolen amaiera | 13:30 | 14:30 |
Pistetatik irteera | 14:00 | 15:00 |
Otsagabiara iritsiera (ggb) | 14:30 | 15:30 |
Eski jardueraren osagarri gisa, astearte, asteazken eta ostegun arratsaldeetan jarduera desberdinak proposatzen dira. Gutxi-gora-behera arratsaldeko 17:30 eta 20:30ak bitarte burutuko dira.
IZABA – ERRONKARI IBARRA:
OTSAGABIA – ZARAITZU IBARRA:
Ikastetxeek jarduera hauek idatziz onartuko dituzte, proposamen gisa beste programa osagarriren bat, ahal den neurrian burutuko dena, aurkeztu badezakete ere. Dena den, arratsaldeko jarduerak ongi atera daitezen, begiraleak eta irakasleak dira aldi berean jardueraren arduradunak.
Antolakuntzak aurretik zerrendatutako hezkuntza-jarduerak aldatu ahalko ditu etengabeko egokitzapen eta hobekuntza planarekin bat.
Elur gutxi egoteagatik, eski-pistetara iritsi ezinagatik edo eguraldi txarragatik eski-ekintza burutzea posible ez balitz, eskaintzen diren ordezko jardueren programak honakoak barneratzen ditu:
IZABA-ERRONKARIBARRA
OTSAGABIA - ZARAITZU-IBARRA
Elur gutxi bada edo eskiatzeko pistetara iritsi ezin bada, parte hartzen duten Ikastetxeek antolatzaileek diseinatutako “ordezko jardueren programa”, onartuko dute.