XLII Ipar Eskiko Eskola Kanpaina 2026

Ikastetxe bakoitzak parte hartzen duten ikasle guztiak dagokien IRAKASLEEKIN egotea bermatu beharko du (beheko ratioa oinarritzat hartuz). Hein berean, Hezkuntza Bereziko Zentro bakoitzak haien partehartzaile guztiak dagokien PERTSONA ARDURADUNEKIN egotea bermatu beharko du. Irakasle zein pertsona arduradunek erantzukizun zuzena izanen dute parte-hartzaile talde bakoitzaren ekintzetan.

Eski Kanpainak ekintza guztietan partehartzaile guztiak zainduko ditu, eta horretarako talde tekniko hau izanen du: zuzendari bat, bi koordinatzaile, eski begiraleak, arratsaldeko jardueretako begiraleak eta eski biltegiko langileak. 

Irakasleen zein pertsona arduradunen betebeharrak

  • Partehartzaileen arduradunak izanen dira.
  • Partehartzaileen bidaia antolatu eta joan-etorrietan lagunduko dituzte.
  • Eski eta aisialdi begiraleekin batera lan egingo dute, eski-eskolek eta jarduerek ongi funtziona dezaten.
  • Partehartzaileekin ostatu desberdinetan ostatu hartuko dute, otorduetan lagunduko dituzte, ostatuek elikadura alergia edo intolerantziak eta elikadura bereziak modu egokian zaintzen dituztela gainbegiratuko dute, familiek hala baimentzen dutenean partehartzaileen botikak hartzea gainbegiratuko dute eta ostatuetako ordutegi eta arauak betetzeaz eta ordenaz arduratuko dira.
  • Arratsaldeko jarduerak hasi baino lehen dagoen aisialdian partehartzaileak lagunduko dituzte, baita jarduera horietan ere, puntualtasuna zainduz.
  • Eski pistetan beti, gutxienez, irakasle edo pertsona arduradun batek erraz aurkitzeko moduan egon beharko du, ikasleren bat medikura lagundu behar izatekotan. Norbaitek pistetatik kanpo edo erraketa ibilbideetatik kanpo jardueraren bat egin nahi izanen balu, koordinatzailea jakinaren gainean jarri beharko luke eta bere ardurapean geratuko da.
  • Osasun-zentrora joan behar denean partehartzaileak lagunduko dituzte.
  • Astean zehar suerta daitezkeen jarrera edo gatazken inguruan hartu beharreko edozein erabakitan arduradun nagusiak izanen dira, beti Kanpainako zuzendariarekin eta koordinatzaileekin koordinazioan.
  • Astean zehar zuzendari edo koordinatzaileak deitutako bileretan parte hartuko dute.
  • Asteko balorazioa galdetegi baten bidez eginen dute.

Irakasle bakoitzeko gutxieneko ikasle-kopurua ondokoa litzateke:

IKASLEAK IRAKASLEAK
12 bitarte 1
12-30 2
30-50 3
50-80 4
80-120 5-6

IPAR ESKIKO ESKOLA KANPAINAN PARTE HARTU DUTEN IRAKASLEENTZAT FORMAKUNTZA ZIURTAGIRIA ETA KANPAINAN PARTE HARTU IZANAREN ZIURTAGARI DOKUMENTUA IRAKASLE EZ DIREN ARDURADUNENTZAT

IRAKASLEen kasuan, apirilaren bukaeran Kanpainako Zuzendaritzatik Hezkuntza Sailera formakuntza ziurtagiria jasotzeko interesa duen irakaslegoaren zerranda bidaliko da (izena, bi abizenak, IFZ eta ziurtatu beharreko ordu-kopurua). Hezkuntza Sailak formakuntza ziurtagiri hauek egin eta irakasle bakoitzaren EDUCA programan (formakuntza atala) zintzilikatuko ditu.

  • Formakuntza orduen ziurtagiria irakasle bakoitzaren laguntza egun kopuruaren araberakoa izanen da.
  • Egun oso bakoitzeko 10 formakuntza orduko ziurtagiria egokituko da. Egun batean, egun osoa egiten ez duen irakaslegoa badago, 10 formakuntza ordu horiek irakasle horien artean proportzionalki banatuko dira.

IRAKASLE EZ DIREN ARDURADUNen kasuan (fisioterapeutak, zaintzaileak, erizainak, …), apirilaren bukaeran Kanpainako Zuzendaritzatik Nafar Gobernuko Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutura dokumentua jasotzeko interesa duen pertsonen zerranda bidaliko da (izena, bi abizenak, IFZ, parte-hartze datak eta betetako funtzioa). Institutuak dokumentu hauek eginen ditu eta urtea amaitu baino lehen irakasle bakoitzari berea bidaliko dio.

Antolatzaileak

Laguntzaileak

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.