Kanpainako seigarren aste hau ondoko ikastetxeekin elkarbanatu dugu: Sarriguren-eko Santa María La Real, Elortzibarko institutua, Iruñeako Elorri, Etxarri Aranatz-eko Andra Mari Ikastola, Orkoiengo Auzalar, Lizarrako Remontival, eta Malerrekako Sunbilla, Legasa eta Ituren.
Izan ditugun egun oskarbi eta eguzkitsuek eski jardunaldi politak baimendu dituzte El Ferial-eko eski-pistetan, eta Larrako natur-erreserba ondoan eskiatu ahal izateaz eta Pirinioko paisaia elurtua ikusteaz gozatu ahal izan dugu.
Astea normaltasunez igaro da, eta aste guztietan legez, ingurugiroaren zaintza eta ikastetxe desberdinen arteko elkarbizitza balioan jarri nahi izan ditugu, baita bizitzarekin eta kirolarekin lotuta dauden hainbat balore landu ere: berdintasuna, gizarteratzea, laguntasuna, errespetua, ...