XXXIV. edizio honetan, Kanpainaren antolakuntza NICDO-ren esku dago, Nafar Gobernuko enpresa publikoa eta Larra-Belagua Ipar Eski Gunea kudeatzen duena. Kudeaketa lanetan Zaraitzu zein Erronkariko Ibarren laguntza dauka, eta bereziki, Otsagiko zein Izabako Udaletakoa. Gainera, Nafar Gobernuko Gazteria eta Kirol Sailak eta Hezkuntza Sailak proiektu honen garapenean laguntzen dute, 85.000 €-tako diru laguntza emanez.
Ipar Eski Eskola Kanpainak funtsezko bi laguntzaile ditu, eta haiek gabe ez litzateke posible proiektu honek aurrera egitea: "la Caixa" Gizarte Ekintzak eta Nafarroako Kutxa Fundazioak 550.000 euro ematen dituzte.
Kultura, Kirol eta Gazteria Saileko Kontseilaria eta NICDO-ko lehendakaria den Ana Herrera, hitzarmenaren sinadura ekitaldira hurbildu da, baita Gazteria eta Kirol saileko zuzendaria den Ruben Goñi, Otsagiko alkate ordea den José María Viscarret eta Izabako alkate den Jesús María Barace, ere. Hitzarmenaren sinadura Nafarroako Kutxa Fundazioko zuzendaria den Javier Fernández Valdivieso, Nafarroako Iparraldeko Caixa Bank-eko Negozio Sailaren zuzendari den Cristina Lezaun eta NICDO-ko zuzendari den Javier Lacunza-ren esku egon da.
Kanpainako antolakuntzatik bihotzez eskertu nahi dugu proiektu hau aurrera atera dadin jasotzen dugun laguntza hau guztia. Honi esker, nafarroa osoko ikasleek jarduera honetan parte har dezakete, eta, nafar Pirinioan, neguko hilabete hauetan hainbat lanpostu sortzen eta mantentzen dira.
