XLII Ipar Eskiko Eskola Kanpaina 2026

Neguko giroa Kanpainako azken asteetan


Kanpainako aste honetan partehartzaile izan ditugun ikastetxeak honako hauek dira: Tuterako Monte San Julian eta Huertas Mayores, Valtierrako Felix Zapatero, San Adrian-go Alfonso X El Sabio, Carcar-eko Virgen Gracia, Castejon-eko Dos de Mayo, Fustiñana-ko Santos Justo y Pastor, Cabanillas-eko San Juan de Jerusalen, Murchante-ko Mardones y Magaña, Iruñeako Sanduzelai eta Doneztebeko San Miguel.

Iragarpenek elur ugari eta haize gogorrak aurreikusten zituzten arren, ez dira bete eta eguraldiari dagokionez ez dugu hain aste kaskarra izan. Astelehenetik ostegunera El Ferial-eko eski pistetan eskiatu ahal izan dugu eta hainbat egunetan elur erori berriaren gainean. Atzo, osteguna, asteko egun politena izan genuen, eta irakaslegoak zatak oinetan Larrako Natur Erreserbako mugan ibilaldi polit bat egin ahal izan zuen.

Gaur ostirala, goian haize gogorra zebilenez, ez igotzeko erabakia hartu dugu eta, astea ordezko jarduerak egiten amaitu dugu.

Lehen txanda Izaban geratu da eta hiru taldetan hiru jarduera desberdin egiteko txandakatu dira: patinen gainean hainbat jolas frontoian, Erronkariko gaztaren inguruko jarduera eta Oroimenaren Museora bixita eta, berdintasunaren inguruko jarduera Izabako zineman.

Bigarren txanda Burgira jeitsi da, eta hiru taldetan banatuta, ondorengo jarduerak egin ditu: Almadiaren Museora bixita, ginkana frontoian eta Burgiko Larra gaztategira bixita. Almadiaren Museoko arduraduna den Inma Urzainki-ri eta Larra gaztategiko arduradun den Miguel Aznarez-i esker onak eman nahi dizkiegu, beti prest baitaude haien ateak zabaldu eta guri tartetxo bat egiteko. Ikasle zein irakasleek Erronkariko Jatorrizko Izendapeneko heldutasun desberdinetako bi gazta dastatu ahal izan ditu (sei hilabete eta urte bete), haien arteko zapore desberdintasuna nabaritu ahal izateko,



Antolatzaileak

Laguntzaileak

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.