Elurra eta hotza ez dira oztopo izan aste honetako partehartzaileek haien eski-jardueraz zein arratsaldeko ekintzetaz gozatu ahal izateko. Astelehen eta asteartean El Ferial-eko pistetan aritu ziren eta atzo Belaguako Txokoa ezagutzeko aukera izan zuten. Egun bakoitzean, eguraldiaren arabera, ordutegiak moldatu behar izan ditugun arren, astea normaltasunez igarotzen ari da.