Lehen aste honetan Ablitas, Andosilla, Azagra, Tuterako Griseras, Altsasuko Jesusen Bihotza, Zizur Txikiko San Fermin Ikastola, Iruñeako Iturrama, Lizarra Ikastola eta Orkoiengo San Miguel ikastetxeak etorri dira gurera eta eskiaz gozatzeko aukera izan dute, elur ugari eta eguraldia lagun. Egunero El Ferial-eko pistetan eskiatzeko aukera izan dute eta aurreikusitako ordutegia errespetatu da.
Arratsaldez, Izabako zineman Erronkari Ibarraren inguruko dokumentala ikusi eta Iñaki de Miguel-en antzezpenaz gozatu dute, Angel Gale igerilekuan antolatutako jolas desberdinetan aritu dira, koreografia dotorea prestatu dute, herri kiroletako hainbat frogatan leihatu dute, gure ibarra apur bat gehiago ezagutzeko eta hondakinen ondorien inguruan hausnartzeko aukera izan dute eta Julian Gayarre Museora hurbildu eta jolas desberdinen bidez tenorearen bizitza ezagutzera. Astelehenetik asteazkenera, haien aisialdian, ludotekara joateko aukera izan dute eta ostegunean, herriko kaleak garbitu dituzte. Osteguneko xeia izan da astea agurtzeko topagunea, ikastetxe guztiek elkarbanatzen duten ekintza.
Una semana completa en la que se le ha dado una importancia relevante al BUEN TRATO CON EL ENTORNO. A través de carteles, pulseras y el uso de bocateros se ha intentado trabajar en cuidar todo nuestro entorno, el privilegiado espacio natural donde se esquía diarimente, el pueblo que nos acoge y toda persona con la que nos relacionamos.
Aste borobil honetan garrantzia handia eman diogu INGURUNEARIK TRATU ONA izateari. Kartelak, eskumuturrekoak eta bokateroak erabili ditugu gure ingurunea zaintzeko helburuarekin, bai egunero eskiatzen dugun naturgune harrigarria, bai hartzen gaituen herria, baita harremantzen garen pertsona oro.