XLII Ipar Eskiko Eskola Kanpaina 2026

Kanpainako laugarren aste honetan eguraldi ona izan dugu eta egunero eskiatzeko aukera egon da


Aste honetan egun zoragarriak izan ditugu eta izugarri gozatu dugu El Ferial-eko eski pistetan. Ingurune paregabean aste honetako parte hartzaileek aukera izan dute ipar-eskian bere lehen urratsak emateko, elur maluten azpian eskiatzeko, baita, gure ibarreko natur gune eder bat ezagutzeko, ere: Bagomalta eta Belaguako Txokoa.

Gainera, arratsaldeko jarduera desberdinetan parte hartu eta gure ibarra hobeto ezagutu dute, eta, atzo, ostatu eman diguten herrietako kaleak taldeka garbitu ondoren, xeiaz gozatu zuten, non, dantzatu, asteko argazkiak ikusi, Erronkari J.I.-ak astero oparitzen dituen gazta zatien zozketan parte hartu eta eski-begiraleen eskutik diplomak jaso zituzten.

Aste honetan ere, guztion partehartzea eskertu nahiko genuke, eta bereziki, irakaslegoaren lana, haiek egiten bait dute posible proiektu hau aurrera ateratzea. Eskerrik anitx!!!!



Antolatzaileak

Laguntzaileak

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.