Hamargarren aste honetan honako ikastetxeak izan ditugu lagun: Altsasuko Zelandi, Etxarri Aranatz-eko San Donato, Urdiain, Doneztebeko San Miguel, Tuterako Torre de Monreal eta Iruñeako Navarro Villoslada eta Santa Catalina-Santísmo Sacramento.
Astea normaltasunez igaro da, egunero El Ferial-eko pistetan eskiatu ahal izan baitute eta arratsaldeko jardueretan partehartzea primerakoa izan baita.
Doneztebeko San Miguel eskolari esker bereziak eman nahi dizkiogu xahutzeko dirurik ekarri ez dutelako eta ingurunea primeran zaindu dutelako. Txalo handi bat merezi duzue!!
Irakaslegoaren lan ona eta ardura eskertu nahiko genuke, eta aste honetan, bereziki, Tuterako Torre de Monreal ikastetxeko irakaslegoaren lan bikaina.