Hamaikagarren aste honetan ondoko ikastetxeek parte hartu dute: Tuterako Benjamin de Tudela, Iruñeako Julio Caro Baroja, Doneztebeko Mendaur, Tafallako Garcés de los Fayos Ikastola eta Baztango hainbat ikastetxe: Irurita, Ziga, Almándoz, Oronoz, Gartzain, Urdax-Zugarramurdi, Arraioz, Amaiur-Maya eta Arizkun.
Astelehen, ostegun eta ostiralean El Ferial-eko pistetara igo ziren eski-jarduera egitera, baina ostegun eta ostiralean, haize bolada handiak eta errepide zein pistetako egoera kaxkarra zirela eta, Belaguako Txokoan dauden pistetan gelditu behar izan ziren. Bi egun hauetan ipar haizea eta elurra izan zituzten lagun goiz osoan zehar, baina horrek ez zuen oztoporik suposatu eski eskolak emateko.
Arratsaldez, jarduera guztiak normaltasunez garatu ziren: igerilekuko jolasak eta koreografia Izabako Angel Gale igerilekuan, Herri Kirolak Izabako frontoi estalian, Erronkarin Natur Interpretazio Zentrora eta Julian Gayarre Museora bixita eta Izabako Zinemako dokumentala eta antzezpena. Ostegunean, kanpainako parte hartzaile guztiok Erronkariko polikiroldegian ospatzen den xeia elkarbanatu genuen, eta bertan, ikasitako koreografia dantzatu genuen, asteko argazkiak ikusi genituen, astero Erronkariko Jatorri Izendapenak oparitzen dituen gazta zatien zozketan parte hartu genuen, eta musikaz eta lagunez gozatzeko aukera izan genuen diskotekako musika lagun.
Orain bi astetako atsedena izango dugu, eta apirilaren zortzian kanpainari helduko diogu berriz, eta apirilaren bukaera arte azken txanpa eginen dugu, elur dexente izango dugunaren aurreikuspenarekin.