XLII Ipar Eskiko Eskola Kanpaina 2026

KANPAINAKO AZKEN TXANPA NEGUKO GIROA LAGUN


Aste honetan ondoko ikastetxeek parte hartzen dute eski kanpainan: Iruñeako Mendillorri, Nuestra Señora del Huerto, Esclavas del Sagrado Corazón eta San Cérnin, Tuterako La Anunciata  eta Lizarrako Oncineda.

Astelehenean eguraldi polita izan genuen El Ferial-eko pistetara igo ginenean eta bertan eski-taldeak egin ziren, talde bakoitza, bere eski-begiralearekin ipar eskia ikasten hasteko eta eskien gainean praktikan jartzeko. Goizaren amaieran eguraldia okertzen hasi zen eta bigarren txandako azken orduan euria botatzen hasi zen. Arratsaldea euripean eman genuen arren, jarduerak normaltasunez egin ziren. Asteartean ere, El Ferial-eko pistetara igo ginen, baina hain desatsegin jarri zen, bi txandetako pistetatik itzulera hiru ordu laurden aurreratu behar izan genuela. Botatzen zuen elurra eta haizea ikusita, neguko baldintzetan eskiatu zutela esan dezakegu.

Atzo, ordea, ezinezkoa suertatu zen pistetara igotzea. Elurra botatzen zuen mara-mara eta haize handia zebilen, eta egun osorako iragarpena oso kaxkarra zen, beraz, Izaban eta Burgin geratzea eta jarduera osagarriak egitea erabaki genuen.

Lehen txandako ikastetxeak Izaban geratu ziren eta taldeka, eski-begiraleak lagun, hiru jarduera egiteko txandakatu ziren: patinen gaineko jolasak frontoian, Oroipenaren Etxeko museoari bixita eta egokitutako eskiari buruzko filmea zinean.

Bigarren txandako ikastetxeak Burgira jeitsi ziren eta hauek ere, taldeka eta eski-begiraleak lagun, jarduera hauek egin zituzten: froga desberdinez osatutako jolasa frontoian, almadiazainen museoari bixita eta Erronkariko gazta nola egiten den azaltzen duen maketa ikustea udaletxean eta ogibideen ibilbidean zehar txango txiki bat. Arratsaldean euria eta elurra bota zituen atseden gabe eta, ikusgarria zen Ezka ibaiaren ur-emaria eta txoko guztietan jaiotzen ziren ur-jauziak ikustea.

Gaurko iragarpena apur bat hobea da, beraz, El Ferial-era igoko gara ipar-eskia praktikan jartzera.



Antolatzaileak

Laguntzaileak

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.