XLII Ipar Eskiko Eskola Kanpaina 2026

IZABAKO KANPAINAKO HIRUGARREN ASTEA


Aste honetan Lizarraldea DBH, Iruñeako Sanduzelai, Azpilagaña eta El Lago de Mendillorri, Agoitz-ko San Miguel, Goizuetako Andres Narbarte "Xalto", Leitzako Amazabal eta Erronkariko Julian Gayarre eta Erronkari DBH izan ditugu parte hartzaile eta El Ferial-eko elurraz gozatzeko aukera izan dute. Astelehenetik ostegunera pistetara igo eta elurra nahikoa izan dute ipar-eskia ikasteko eta sakontzeko.

Gaur xeia ospatu dugu eta bertan aukera paregabea izan dute kanpainako gainerantzeko lagunekin dantza eta aisialdi denbora elkarbanatzeko. Aste hau esperientzia polita izana espero dugu eta kanpainan partehartzea oroitzapen polita izatea.

Ingurunearekin tratu ona izaten lanean jarraitzen dugu eta honen harira, Sanduzelai ikastetxeari aipamen berezi bat egin nahi diogu. Ez dute xahutzeko dirurik ekarri eta inork baino hobeto lagundu dute ingurunearen zaintzan, baita ostatuetan prestatutako bazkariak primeran jan ere. Eskerrik anitx!!!



Antolatzaileak

Laguntzaileak

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.