XLII Ipar Eskiko Eskola Kanpaina 2026

INGURUNEAREKIN TRATU ONA


Eneko Yagüe-k marraztu dituen hiru kartel hauek gogorarazten digute zein garrantzitsua den, bai ingurugiroa eta astean zehar ostatu emango diguten herriak zaintzea, bai elkarbizitzan topatuko dugun pertsona oro ongi tratatzea. Kartel batek gogorarazten digu gure KEINU TXIKIEK izan ditzaketen ONDORIO HANDIAK (herrietako kaleetan bukatzen duten pipa azalak, litxarkeria poltsak, freskagarri latak, ...) eta ALDAKETA GURE ESKU dagoela. Bigarrenean GURE HONDAKINEN LASTERKETA ARRISKUTSUA ikus dezakegu eta hauen ondorio kaltegarriak, eta, esaten digu HAU EKIDITEKO HONDAKIN BAKOITZA DAGOKION EDUKIONTZIRA bota behar dugula, birziklapenaren garrantzia azpimarratuz. Eta hirugarren kartelak kanpainako helburu garrantzitsuena laburtzen du, INGURUNEAREKIN TRATU ONA: ingurugiroarekin tratu ona, energia aurreztea, ura aurreztea, zaborrontzien erabilera, elkarbanatzen ditugun hizkuntzen errespetua eta elkarbizitzan topatzen dugun pertsona orori tratu ona.



Antolatzaileak

Laguntzaileak

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.