XLII Ipar Eskiko Eskola Kanpaina 2026

Ihauteriko astean ere kanpaina izan dugu


Pasa den astelehenean gure ibarrera hurbildu ziren Peraltako Ribera del Arga, Peraltako Juan Bautista de Irurzun, Tuterako Compañía de María, Lodosako La Milagrosa eta Sarriguren-go Santa María la Real ikastetxeak. Izabara goizean iritsi ziren, eski-materiala eski-biltegian jaso eta bazkaldu aurretik ostatu hartu zuten. Arratsaldean, eski jarduera bat gutxiago izan zuen aste honetako arratsaldeko jardueretan parte hartu zuten.

Astean zehar eguraldiak ez zuen gehiegi lagundu eta astearte zein asteazkenean El Ferial-eko pistetan pasatako goizak negu ilunekoak izan ziren. Ostegun eta ostiralean ez zuen ez elurrik ez euririk bota eta laino artean lotsati ateratzen ziren eguzki izpiak ikusi ahal izan zituzten.

Bereziki eskertu nahiko genuke ikastetxe hauek ihauteri astean parte hartzeko izan duten prestutasuna, aste hau aurrera atera izanak aurreinskripzioa egindako ikastetxe guztiek kanpainan parte hartu ahal izatea baimendu baitu.



Antolatzaileak

Laguntzaileak

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.