Kanpainako Zuzendaritza zein Koordinaziotik, Izaba zein Otsagitik, eskerrik anitx:
- Proiektu honetan sinesten duten ikastetxe eta familiei, Ipar Eskiko Eskola Kanpainan elkarbizitza, autonomia, ingurugiroarekiko errespetua eta ipar-eskiko eskoletan zein arratsaldeko jardueretan lantzen diren balore guztiak lantzeko aukera bat ikusten baitute.
- Astero Kanpainan parte hartzen duen irakaslegoari, haien profesionaltasun eta partehartzerik gabe, proeiktu hau ez bailitzateke posible izanen.
- Astero-astero partehartzaileek ikastea, gozatzea eta ongi sentitzea posible egiten duen Kanpaina osatzen dugun talde osoari. Eskertu nahiko genuke: eski-begiraleen eta arratsaldeko jardueretako begiraleen profesionaltasun eta egonarria, Kanpaina honetan partehartzaileak hartu dituzten ostatu guztietako arduradun eta langileen lan garrantzitsu eta ezinbestekoa, Larra-Belagua eta Abodiko lan-taldeen eguneroko lana eski-jarduera kalitate onekoa izateko, eski-materialaren kudeaketa eta mantenua kalitatez burutzen duten arduradunen lana, neguan errepideen hurbilerraztasuna posible egiten duten langileen profesionaltasuna, Kanpainako garraioak segurtasunez egitea baimendu duten gidarien eta Izabako suhiltzaile bolondresen profesionaltasuna eta, bi ibarretako Osasun Zentroetako langileengandik eta anbulantzietako arduradunengandik jasotako tratu hurbila eta profesionala. Lan-talde handia kalitatezko hezkuntz eta kirol proiektu baten alde.
- Nafarroako Kutxa Fundazioak, "la Caixa" Gizarte Ekintzak eta Nafarroako Gobernuko Hezkuntza, Ingurugiro eta Kirol eta Gazteria Sailek eskaintzen diguten ezinbesteko diru-laguntza, Ipar Eskiko Eskola Kanpaina burutu ahal izateko funtsezkoa baita.
- Izabako zein Otsagabiako Udaletako alkate, zinegotzi eta langileen elkarlana eta laguntza, beti bere denbora Kanpainari eskaintzeko eta laguntzeko prest.