XLII Ipar Eskiko Eskola Kanpaina 2026

Elurra herrietan, kanpaina-ko 3. astean.


3 aste luzeko itxaronaldiaren ondoren iritsi zaigu elurra gure mendi eta herrietara. Aste honetan zehar, Ibaialde (Burlata), Catalina de Foix (Zizur) eta Isterra- ko (Ibero) neska mutilek zortea izan dute eta etxeko atarian elurraz gozatzeko aukera dute.

Aurreko asteetan izan ditugun neska-mutil eta irakasle ausart eta sufrituek zerbait gehiago bidaiatu behar izan zuten eskiak jantzi ahal izateko. Aipatzekoa ere asko gozatu zutela Zaraitzuko ibarrean barna egindako paseo eta ekintza alternatiboetaz. Eta lerro hauen bitartez beraietaz gogoratu nahi dugu. Kanpainako lehenengo astean, Elizondoko Eskola publiko eta Baztan Ikastolako ikasleak izan genituen.Beraiekin batera Iruñako Padre Moret Irubideko gazteek  elkarbanatu zuten astea.

Eta pasa den astean, urteko 2. astea, Barañaingo Alaitz eskolako  (animo gripearekin) neska mutilekin gozatzeko aukera izan genuen,, Ayegiko Mater de Dei eta Iturrama eskolako etorkizuneko eskiatzeileekin ere bai.

Elurra geratzeko etorri delakoan gaude, eta datozen asteetan topera gozatuko dugu, bai elurraz, eta baita betiko eta lagun berriekin elkarbizitzen.

Bukatzeko eskerrak eman hain GARRANTZITSUA den kanpaina hau aurrera ateratzeko modu batera edo bestera hor zaudeten persona eta entitateei.

Mila esker guztioi!!!



Antolatzaileak

Laguntzaileak

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.