Tuterako Huertas Mayores eta Monte San Julián, Fustiñana-ko Santos Justo y Pastor, Castejón-eko Dos de Mayo, Valtierra-ko Felix Zapatero eta Cabanillas-eko San Juan de Jerusalén dira Erriberako ordezkariak Ipar Eskiko Eskola Kanpainako bederatzigarren aste honetan. Haiekin batera partehartzaile ditugu Iruñeako Jaso Ikastola, Lizarrako Remontival, Betelu-Araxes eta Noain-go Elortzibar.
Asteko eguraldi iragarpenak kaxkarrak izan arren, astea ongi joan da eta egunero eskiatzeko aukera izan dugu: astelehen, astearte, asteazken eta ostiral El Ferial-eko pistetan, eta ostegunean, Zaraitzu ibarreko Abodi-ko pistetan.
Jardueraz betetako astea izan dugu eta guztien artean martxoaren 8ko ospakizuna aipatu nahiko genuke, baita kanpainan berdintasunaren alde egiten dugun apostua. Fustiñanako Santos Justo y Pastor ikastetxeko Oihane Salvatierrak, osteguneko xeian, emakumeen omenez, guztiokin elkarbanatu zuen jota eder hori bihotzez eskertu nahi dugu.
