Guztira 116 ikastetxek hartu dute parte, 77 Izaban garatu diren hamaika txandetan eta 39 Otsagabian garatu diren hamaika txandetan. Martxoaren 27an 3.408 ikasle eta 323 irakasle partehartzaile izan duen XLII. edizioa agurtu genuen. Bihotzez eskertu nahi dugu zuzendaritza-taldeeak, irakasleek eta, nola ez, familiek gure proektuan jarritako konfidantza. Espero dugu parte hartzaileentzat esperientzia bikaina suertatu izana.
Urtero bezala, hainbeste pertsonen lanaren pean dagoen proektu batean, Izaba eta Otsagabiako Udalek eta antolatzaile funtzioa dugun NICDO-k Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institututik, Nafar Gobernuko Hezkuntza Sailetik eta Nafar Gobernuko Lurralde Kohesiorao Sailetik jasotako laguntza eta indarra eskertu nahi dugu. Bi ibarretan koordinatzaile lanak burutu dituzten Iker Garde eta Mauri Sancet-en lana azpimarratu nahi dugu eta Basabidea enpresak bi Ibarretako eski-eskoletako, arratsaldeko jardueretako eta eski-biltegiko langileen kontratazioa eta kudeaketa bere gain hartu izanaren ardura eta lana. Nola ez, eskerrak eman nahi dizkiegu ikaslegoaren arduradun izan diren pertsona guztiei, bai goizetako eski jardueran zein arratsaldetako jardueretan, Larra-Belagua eta Irati-Abodi-ko ipar eskiko zentroetako arduradun eta langileei, anbulantzien ardura izan duten BIDEAN-eko pertsonei, Fonseca, Edsa, Latasa, Gastón eta Alsa-ko gidariei, Izaba zein Otsagabiako eski biltegietako arduradunei, aurtengo Kanpainan parte hartu duten hamalau ostatuetako arduradun eta langileei, eguneroko martxan lagundu gaituzten eta lagundu diguten bi ibarretako Lehen Arretako Taldeei, udal langileei eta 2026 Kanpaina posible egin duen pertsona orori.
Ikaslegoarekin Izabara eta Otsagabiara etortzen den irakasle ororen lana eta parte-hartzea eskertzeko probestu nahi dugu. Haiek gabe jarduera hau ez litzateke posible izanen eta, haien denbora eta arduraldia balorean jartzen ditugu.
ESKERRIK ANITX,
Amaia Mozo Munduate, Ipar Eskiko Eskola Kanpainako zuzendaria.