Aurtengo Kanpainan garrantzia berezia eman nahi diogu Ingurugiroaren zaintzari, eta, horretarako ekintza desberdinak burutuko dira. Garrantzitsuenetariko bat hamaiketakoak biltzeko boc&roll-en erabilera izanen da. Igandean partehartzaile bakoitzari boc&roll bat banatuko zaio kanpainako astean zehar erabiltzeko, eta, ostiralean, etxera eramateko aukera izanen du, erabiltzen jarraitu ahal izateko. Honela, bokatak biltzeko erabiltzen diren aluminio paperak edo film paperak sahiestuko ditugu. Egindako kalkuluen arabera, kanpainako bokata guztiak biltzeko erabili beharko genukeen aluminio edo film paper guztia luzatuko bagenu, 8 km-tako bidea egin genezake, beraz, neurri garrantzitsua izanen da.
Aurtengo leloa INGURUNEAREKIN TRATU ONA izanen da, eta ekintza hauek guztiak burutzeko, Nafarroako Kutxa Fundazioaren eta "la Caixa" Gizarte Ekintzaren laguntzaz gain, Nafar Gobernuko Ingurugiro Sailaren eta Nafarroako Ingurumen Kudeaketa enpresaren laguntza berezia izan dugu.