PISTAK - Izaba
Erronkari Ibaxako Eski Eskolak eski ikastaroak ematen ditu Erronkariko Ipar Eskiko Zentroan, Belagua eta Larrako eremuan. Pistek, osotara, 25 km dituzte eta hiru eremutan daude banatuta.
Mata de Haya-ko eremua
Izabatik gertuen dauden pistak dira “La Mata de Haya” edo “Rincón de Belagua” deritzonak, zehazki 12 km-ra. Bi tokiak 1.000 metroko altitudean daude, belardi eta oihan artean. Zailtasunari dagokionez, "erraza" eta "oso erraza" sailen artean daude.
Eskilzarrako eremua
Errepidetik jarraituz eta La Mata de Haya-ko pistetatik 6 km-ra, mendatean bertan, 1.400 metroko altitudean Eskilzarrako pistak daude. Eskilzarrako zirkuituak maila guztietarako pistak ditu.
El Ferial-eko eremua
Mendatean gora, errepidean jarraitu eta 4 km-ra, 1.600 metroko altitudean, El Ferial eremura iritsiko gara. El Ferial-eko zirkuitutik altura handiagoko beste batera irits daiteke, Zanpori mendiko gailurra (1.720 m.) inguratzen duen zirkuitura hain zuzen ere. El Ferial-eko eremu hau Eskilzarrako pistekin lotzen da “Bortuzko” izeneko bazterrari esker. Hor eskiatzeko moduko 20 bat kilometro daude, 1.350 m-tik 1.720 m.-ra bitarteko altueran.

AHOLKUAK
- ZURE GAITASUNAREN ARABERAKO PISTA AUKERA EZAZU.
- ZIRKUITUKO ARRASTOA ERRESPETA EZAZU.
- SEINALEEI SO ETA KASU EGIN.
- TXAKURRAK, TRINEOAK ETA OINEZKOAK EZIN DIRA SARTU PISTETAN.
- EZ UTZI ZABORRIK (ZAKARONTZIAK ERABILI, MESEDEZ).
- ISTRIPU KASUAN, ATERPEAN ABISATU
ESKERRIK ANITZ ZURE LAGUNTZAGATIK
