XL Ipar Eskiko Eskola Kanpaina 2024

Parte-hartzaileek, batez ere, Izaban eta Otsagabian hartuko dute ostatu, baita Erronkaribarko zein Zaraitzu Ibarreko beste herri batzuetan ere.

 

Ostatuak

  • Landa-etxeak, aterpeak, kanpinak, apartamentuak, hotelak eta ostatuak izan daitezke.
  • Mantenu eta ostatu gastuak berberak dira eskainitako aukera guztietan.
  • Antolatzaileek partehartzaileak ostatu leku horietan edo beste batzuetan banatuko dituzte eskaintzaren eta kanpainako premien arabera.
  • Astelehenean partehartzaile bakoitzak hamaiketakoa eta bazkaria eraman beharko ditu. Mantenua asteleheneko afariarekin hasiko da.

Bizikidetza kontratua

    Astelehenean ostatuetara iristen direnean, ikasle zein irakasleekin batera, bizikidetza on bat izateko ondoko arauak irakurriko dira:

  • Ostatu bakoitzeko gosari, bazkari eta afari-ordutegiak bete
  • Gaueko hamaiketatik aurrera: IXILTASUNA eta ATSEDENA
  • Gela txukun mantendu eta ostatuko altzari eta materialak zaindu
  • Ez geletan egon lotarako, dutxa hartzeko eta arropaz aldatzeko ez bada
  • Logeletan ez janari, ez litxarkeria, ez edaririk izan
  • Eguneroko bakaria sukaldatzen ostatuetan egindako lanari balio eman, eta denetarik apur bat jateko esfortzua egin
  • Ostatuak esandako jasotze lanetan lagundu (gosari, bazkari eta afarietan)
  • Ez beste ostatuetan sartu, nahiz eta bertan eskola bereko ikaskideak egon
  • Erabiltzen ez diren bitartean argiak itzali
  • Kalefazioa jarrita badago, ez leihoak zabalik utzi
  • Uraren kontsumo arduratsua egin
  • Hondakinak ongi banatu berziklatu ahal izateko
  • Kontratu hau ez betetzeak ekar ditzakeen ondorioak arduraz onartu

          BEGIRUNEA

Erronkaribarko Ostatuak

Izaba

Ostatuak Zaraitzu Ibarra

Otsagabia

Oronze

Espartza

Antolatzaileak

Laguntzaileak

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.