- Hasiera
- Kanpaina
- Irakaslego Arduraduna
Ikastetxe bakoitzak parte hartzen duten haur guztiak dagokien IRAKASLEEKIN egotea bermatu beharko du (beheko ratioa oinarritzat hartuz). Irakasleek erantzukizun zuzena izanen dute parte-hartzaile talde bakoitzaren ekintzetan.
Eski Kanpainak ekintza guztietan partehartzaile guztiak zainduko ditu, eta horretarako talde tekniko hau izanen du: zuzendari bat, bi koordinatzaile, eski begiraleak, arratsaldeko jardueretako begiraleak eta eski biltegiko langileak.
Irakaslegoaren betebeharrak
- Irakaslegoa parte hartzen duen ikaslegoaren arduraduna izanen da.
- Ikasleen bidaia antolatu eta joan-etorrietan lagunduko ditu.
- Eski eta aisialdi begiraleekin batera lan egingo dute, eskolek eta jarduerek ongi funtziona dezaten.
- Ikasleekin ostatu desberdinetan ostatu hartuko dute, otorduetan lagunduko dituzte eta ostatuetako ordutegi eta arauak betetzeaz eta ordenaz arduratuko dira.
- Arratsaldeko jarduerak hasi baino lehen dagoen aisialdian ikasleak lagunduko dituzte, baita jarduera horietan ere, puntualtasuna zainduz.
- Osasun-zentrora joan behar denean ikasleak lagunduko dituzte.
- Astean zehar suerta daitezkeen jarrera edo gatazken inguruan hartu beharreko edozein erabakitan arduradun nagusiak izanen dira, beti Kanpainako zuzendariarekin eta koordinatzaileekin koordinazioan.
- Astean zehar zuzendari edo koordinatzaileak deitutako bileretan parte hartuko dute.
- Asteko balorazioa galdetegi baten bidez eginen dute.
Irakasle bakoitzeko gutxieneko ikasle-kopurua ondokoa litzateke:
| IKASLEAK |
IRAKASLEAK |
|---|
| 12 bitarte |
1 |
| 12-30 |
2 |
| 30-50 |
3 |
| 50-80 |
4 |
| 80-120 |
5-6 |
IPAR ESKIKO ESKOLA KANPAINAN PARTE HARTU DUTEN IRAKASLEENTZAT FORMAKUNTZA ZIURTAGIRIA ETA KANPAINAN PARTE HARTU IZANAREN ZIURTAGARI DOKUMENTUA IRAKASLE EZ DIREN ARDURADUNENTZAT
IRAKASLEen kasuan, apirilaren bukaeran Kanpainako Zuzendaritzatik Hezkuntza Sailera formakuntza ziurtagiria jasotzeko interesa duen irakaslegoaren zerranda bidaliko da (izena, bi abizenak, IFZ eta ziurtatu beharreko ordu-kopurua). Hezkuntza Sailak formakuntza ziurtagiri hauek egin eta irakasle bakoitzaren EDUCA programan (formakuntza atala) zintzilikatuko ditu.
- Formakuntza orduen ziurtagiria irakasle bakoitzaren laguntza egun kopuruaren araberakoa izanen da.
- Egun oso bakoitzeko 10 formakuntza orduko ziurtagiria egokituko da. Egun batean, egun osoa egiten ez duen irakaslegoa badago, 10 formakuntza ordu horiek irakasle horien artean proportzionalki banatuko dira.
IRAKASLE EZ DIREN ARDURADUNen kasuan (fisioterapeutak, zaintzaileak, erizainak, …), apirilaren bukaeran Kanpainako Zuzendaritzatik Nafar Gobernuko Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutura dokumentua jasotzeko interesa duen pertsonen zerranda bidaliko da (izena, bi abizenak, IFZ, parte-hartze datak eta betetako funtzioa). Institutuak dokumentu hauek eginen ditu eta urtea amaitu baino lehen irakasle bakoitzari berea bidaliko dio.