IPAR ESKIA 2011 - XXVII. ESKOLA KANPAINA
I. Ipar Eskiko Kanpaina 1985ean antolatu zuten Izabako Aiza Bulguak eta Nafarroako Gobernuko Kirol eta Gazteriaren Zerbitzuak, 505 nafar ikasleren parte hartzearekin.
Harez geroztik, kanpainaren garrantzia eta ospea handituz joan da urtetik urtera Nafarroako Eskola Komunitatearen baitan.
Partaideen kopuruaren igoera eta Nafarroan ipar eskiak izan duen gorakada elkarren ondoan doaz, neguan Foru Komunitatean praktikatzen den kirol motarik hedatuena izanik.
Egun, Eski Kanpainaren antolaketa lanak Izabako Aiza Burguari dagozkio; Nafarroako Kirol Institutuari berriz, jarduerak gainbegiratzea, kontrolatzea eta diruz laguntzea dagokio.
Ipar eskiko kanpaina urtarriletik eta apirilera bitarte egiten da.
Kanpaina honen helburuak honako hauek dira: batetik, iraupen eskia kirol mota gisa indartzea; eta bestetik, naturarekiko begirunea eta ingurugiroaren zainketa sustatzea.Honetaz gain, Nafarroako eskualde ezberdinetako ikastetxeetako ikasleen arteko elkarbizitza eta elkarrekiko begirunea bultzatu nahi dugu. Azkenik, ikasleen eta Ibarreko biztanleen arteko elkar ezagutza sustatu nahi dugu, elkarri aberasten diogulakoan baikaude.
Antolatzaile eta Laguntzaileak




