Ruta: Esquí Escolar >> Información

XXVIII. ESKOLAKO IPAR ESKI KANPAINA 2012

AURREINSKRIPZIOA: IRAILAREN 05TIK URRIAREN 16ERA BITARTEAN

1. PARTE HARTZEKO AUKERAK


Taula 1 - Parte hartzeko aukerak
PARTEHARTZAILEAK IRAUPENA
  • Lehen Hezkuntzako 6. maila,
  • Bigarren Hezkuntzako 1. eta 2. mailetako ikasleak
  • Minusbaliatu fisiko, psikiko eta sentsorialak
5 egun (Igande gaua-ostiral arratsaldea)

2. OSTATUAK


Taula 2 - Ostatuak
IZABA OTXAGABIA
  • LANDA-ETXEAK
  • OXANEA ATERPETXEA
  • ASOLAZE KANPINA
  • AIESTAENEA
  • METSOLA
  • ONKI XIN
  • TXIKI HOTELA
  • EZKAURRE HOTELA
  • IZABA HOTELA
  • LANDA-ETXEAK
  • OSATE KANPINA

OHARRAK:

  • Mantenu eta ostatu gastuak berberak dira eskainitako aukera guztietan.
  • Antolatzaileek partehartzaileak ostatu leku horietan edo beste batzuetan banatuko dituzte eskaintzaren eta kanpainako premien arabera.

3. JOAN-ETORRIAK

Parte-hartzaileak Izaba eta Otsagira eramatearen ardura parte hartzen duen Ikastetxearena da. Beraz, Ikastetxe bakoitzak kontratatu behar du beretzako autobus zerbitzua. Egunero herritik eskiatzeko pistetara joatearen ardura antolatzaileena da.

4. ESKOLEN ORDUTEGIA

IZABA


Taula 3 - Izabako ordutegiak
IZABA 1. TXANDA 2. TXANDA
Izabatik abiatzea 8,30 10,00
Eskolen hasiera 9,30 11,00
Eskolen bukaera 13,30 15,00
Izabara heltzea (g.g.b). 14,00 15,30

OTXAGABIA


Taula 4 - Otxagabiako ordutegiak
OTXAGABIA 1. TXANDA 2. TXANDA
Otsagabiatik abiatzea 9,00 10,00
Eskolen hasiera 10,00 11,00
Eskolen bukaera 14,00 15,00
Otsagabiara heltzea (g.g.b.) 14,30 15,30

OHARRAK :

  • Parte- hartzaileak Izaba edo Otxagabian igande arratsaldean 17,30etan azaldu beharko dira.

5. PARTE HARTZEN DUTEN TALDEEN ARDURADUNAK

Ikastetxe bakoitzak parte hartzen duten haur guztiak dagokien irakaslearekin edo irakasleekin egotea bermatu beharko du. Irakasleek erantzukizun zuzena izanen dute parte- hartzaile talde bakoitzaren jarduerei dagokienez. Ikastetxe bakoitzak asteko 150 leku izanen du gehienez. Ikasle taldearen tamainaren arabera zenbat irakasle behar diren:


Taula 5 - Irakasle kopurua talde bakoitzeko
TALDEA GUTXIENEZ GEHIENEZ
15 bitarte 1 2
16 - 30 2 3
30 - 50 3 4
50etik gora 4 6

Irakasleen betebeharrak:

  1. Parte-hartzaileez arduratu.
  2. Taldearen joan-etorriak antolatu (haiekin bidaiatuz)
  3. Eski eta aisialdi monitoreekin batera lan egin, eskolek eta iharduerek ongi funtziona dezaten.
  4. Talde haundienarekin edo arazotsuenarekin ostatu hartu.
  5. Programaz kanpo parte-hartzaileren batek lekualdaketaren bat egin behar badu, bidaia harekin egin beharko du.
  6. Izaba eta Otsagabiako Udalekin elkarlanean aritu, parte-hartzaileei ostatu emateko eta egoitzak zainduz egonaldiak irauten duen bitartean.
  7. Udal parte-hartzaileek eta Nafarroako Gobernuko Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutoa Zuzendariordetzak deituriko bileretara agertu, kanpaina aurretik, kanpaina bitartean eta ondoren.
  8. Antolatzaileek proposatutako programa idatziz onartu.
  9. Bukaerako balantze edo memoria bat egin, egindakoa azaldu eta baloratuz, eta Izaba edo Otsagabiako Udalei (jarduera burutu den lekuaren arabera) apirilaren 30a baino lehenago bidali.
  10. Partaide guztiei banatuko zaizkien inkestak jaso eta astea amaitzearekin batera, talde bakoitzari dagokion udaletxean utzi.

OHARRAK:

  • Baldintza hauek betetzea beharrezkoa izanen da hurrengo deialdietan kanpainan parte hartu ahal izateko.
  • Antolatzaileek parte hartu duen ikastegi guztien balorazioa egingo dute, lehenago aipatutako arau guztiak nola bete diren baloratuz, eta balorazio hori kontuan hartuko dute hurrengo kanpainetan (zozketan lehentasuna emanez).

6. JARDUERA OSAGARRIAK

Arratsaldean egiteko jarduera osagarri gisa, ematen diren aukerak honako hauek dira:

IZABA

  • Naturaren Interpretazio Zentrorako bisita.
  • Julian Gayarre Museora bisita.
  • Herri Kirol saioa. Proba desberdinak taldeka, Txingak, Trontzak, Zakuak eta Artaburuak.
  • Zinea
  • Agurtzeko festa, dantza eta diploma banaketarekin
  • Jokoen gela

OTXAGABIA

  • Naturaren Interpretazio Zentrorako bisita.
  • Herri Kirol saioa.
  • Eskulanak edo txangoa Muskildako Baselizara eta bisita gidatua.
  • Agurtzeko festa, dantza eta diploma banaketarekin.

Ikastetxeek jarduera hauek idatziz onartuko dituzte, proposamen gisa beste programa osagarriren bat, ahal den neurrian burutuko dena,aurkeztu badezakete ere. Dena den, arratsaldeko jarduera ongi atera dadin, monitoreak eta irakasleak dira, aldi berean jardueraren arduradunak. Jarduera hauetan parte hartzeko antolatzaileek eskaintzen dute:

IZABA

  • Kirol eta jolaserako materiala.
  • Liburutegia (aurretik eskatuz gero).
  • Polikiroldegia eta frontoi estalia
  • Zinea
  • Bideo emanaldiak

OTXAGABIA

  • Frontoi estalia
  • Bilera eta sala-jolasetarako lekua.
  • Bideo emanaldiak.
  • Kirol eta jolaserako materiala.

7. ESKI MATERIALA ETA EKIPOA

Antolatzaileek partehartzaileen esku jarriko dute eski ekipo osoa: makilak, eskiak, botak eta finkagailuak.

Gainerako ekipoa: kirolerako arropa egokia, kaleko arropa, ESKU-ZAPIAKMOTXILA, jantzi bainatzeko, txanoak, betaurrekoak, eskularruak, kantinplora, jantzi bainatzeko,etab. partehartzaile bakoitzak eraman beharko ditu.

8. OSASUN LAGUNTZA

Osasun laguntza parte-hartzaile bakoitzaren aseguruari edo eskola-aseguruari dagokiona izango da, beraz, bakoitzak bere kartilaren kopia ekarri behar du.

Halaber, Izaba eta Otsagiko Udalek istripu asegururako eta erantzunkizun zibilerako poliza bat dute, hala nola lesionatuak eramateko sistema koordinatua.

9. PARTE-HARTZAILEEN KUOTAK ETA NAFARROAKO GOBERNUAREN DIRULAGUNTZA

 


Taula 4 - Banakako Kuotak
  SARTZEN DIREN KONTZEPTUAK   NORBERAREN KUOTA
 
  • Eski alokairua
  • Eskolak
  • Ostatua eta mantenua
  • Pistetara garraiatzea
  • Antolamendua
  • Pistetara sarrera
  • Arratsaldeko jarduerak
  133€

OHARRAK:

  • (*) Parte-hartzaileentzako dirulaguntza, publizitatea eta antolamendu gastuak barne. Nafarroako Gobernuak Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren  Institutuaren bitartez Eski Kanpainaren kostu osoaren %40 baino gehiago jartzen du.
  • Izaba eta Otsagabiako Udalek, baita Nafarroako Gobernuak ere, bere Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuaren bitartez, Ikastetxe bakoitzari dagokion irakasleen araberako plazen gastu guztia beren gain hartzen dute, 5. Puntuan ezarritako proportzioa kontuan hartuz.

10. AURREINSKRIPZIOA


Taula 4 - Aurreinskripziorako datuak
LEKUA DATAK ORDUTEGIA TEL. FAX E-MAIL
Izaba Irailaren 05tik urriaren 16era bitarte (biak barne) 9etatik 13etara 948394063
948394062
948394066
ana@esquiescolar.com

BETEBEHARRAK:

  • Eskaera idatziz Izabako Udalari bidaltzea
  • 1 zk.dun fitxa ongi betetzea. Txanda guztiak bete egin behar dira derrigorrez, bestela, zozketa egiten duen komisioak egokienak erabakiko ditu. Internet bidez egin daiteke www.esquiescolar.com (aurreinskripzioa) web-orrian.
  • Parte-hartzaileko (ikasle) 33 euro ordaindu izanaren egiaztagiria.
  • Parte-hartzaile guztien izenen zerrenda-orria, irakasleak barne. (Zerrenda-orrian ondorengo datuak agertu beharko dira: izena eta abizenak, adina, sexua, kurtsoa eta hizkuntza, gaztelania edo euskera).
  • Ikastetxe bat baino gehiagok eskaera batera egitekotan, ikastetxeen izen guztiak agertu beharko dira, ikastetxe bakoitzari dagokion ikasle eta irakasle kopurua zehaztuz.
  • Aurreinskripzio kuoten ordainketa Roncalia S.L titularra den ondorengo edozein kontuetan egin daiteke:
    CAJA NAVARRA
    Izabako sukurtsala
    Kount zkia. 2054 0170 9 2 914852985.3

OHARRAK:

  • Aurreinskripzioari dagokion kuota hori eskaera onartzen ez bada bakarrik berreskura daiteke.

  • Ordainketak batera egingo dira, alegia, ikastetxe bakoitzak ordainketa bakarra egingo du, partehartzaile guztien kuotak hor sartuz. Ordainketaren titularra ikastetxea izago da, behin ere ez da izango pertsona soila.

11. IZEN EMATEAK


Taula 4 - Izen ematerako datuak
LEKUA DATAK ORDUTEGIA TEL. FAX.
Izaba edo Otxagabia (kasu bakoitzari dagokiona) Onartuak izan diren egunetik abenduaren 2ra bitarte 9etatik 13etara Izaba:
948.39.40.63

948.39.40.62
Otxagabia:
948.89.00.34
Izaba:
948.39.40.66

BETEBEHARRAK:

  • Kostu osoaren %100 ordaintzea. Kopuru horri izena eman duten partehartzaileek aurreinskripzio gisa aldez aurretik ordaindutako tasa kenduko zaio.
  • Inskripzio kuotak Izaba edo Otsagabiako Udalen kontuan ordainduko dira, zozketan jarduera burutzea gokitu zaien lekuaren arabera.
    • Izaba : Caja Navarra, Izabako Sukurtsala, zbk: 2054 0170 92 914852985.3
    • Otxagabia: Caja Navarra, Otxagabiko Sukurtsala, zbk: 2054 0174 7 4 3010000638

Ordainketak batera egingo dira, alegia, ikastetxe bakoitzak ordainketa bakarra egingo du, partehartzaile guztien kuotak hor sartuz. Ordainketaren titularra ikastetxea izago da, inoiz ez da izango pertsona soila.

OHARRAK

  1. Plazen esleipena aurreinskripzioan jarritako epeen barruan aurkeztutako eskaera guztien artean zozketa eginez erabakiko da.

    Batzorde bat osatuko da honako partaide hauekin: Izaba eta Otxagabiko Udalak, Kanpainan parte hartzen duten Ikastetxeetako bina ordezkari, Nafarroako Gobernuaren Kirol  Institutuko arduradunak.

    EUSKARA ESKATZEN DUTEN IKASTETXEEK PARTE HARTU NAHI DUTEN DATA ETA EUSKARAZKO ZERBITZUA ESKAINTZEKO AUKEREN ARTEAN AUKERATU BEHARKO DUTE, EUSKARAZKO ZERBITZUA EZIN DA BERMATU KASU GUZTI-GUZTIETAN.

    Zozketa egin ondoren, antolatzaileek telefonoz edo gutunez jakinaraziko dute eskaera onartua izan den ala ez. Erantzuna ezezkoa bada, eskaerak gorde egingo dira, bajarik gertatzen bada hutsuneak betetzeko, eta aurreinskripzioko dirua itzuli egingo da.

    Plazak esleitu ondoren, zilegi izanen da antolatzaileek, behin-betiko inskripzioak aztertu ondoren, beharrezkoak diren aldaketa egitea. Aldaketa horien berri, halakorik suertatuz gero, dagokien ikastetxeei emango zaie.

  2. Aurreinskripzioen kopuruak eskeinitako plazen kopurua gaindituko balu antolakuntzak zenbait eskaerei ezezkoa emateko eskubidea izango du. Kasu honetan zozketa egingo da. Horretarako batzorde bat osatuko da honako ordezkariekin: Izaba eta Otsagabiko Udaletxeko bi ordezkari, Roncalia-ko ordezkari bat, kanpainan parte hartzen duten ikastetxetako bi ordezkari, eta Nafarroako Gobernuko Kirolaren eta Jarduera Institutoko arduradunak. Kanpoan gelditzen diren ikastetxeak itxaron zerrendan geldituko dira bajarik balego eta aurreinskripzio kuota itzuliko zaie. Kanpoan gelditzen diren ikastetxeak hurrengo urtetan lehentasuna izango dute.

  3. Parte-hartzaileren bat, gaixotasuna dela eta, ezin etorri bada, Ikastetxeak medikuaren idatzizko egiaztagiri bat aurkeztu behar du, ordaindutako kuota berreskuratzeko eskubidea izateko.

  4. Elur gutxi bada edo eskiatzeko pistetara iritsi ezin bada, parte hartzen duten Ikastetxeek antolatzaileek diseinatutako “ordezko jardueren programa”, eraskinean ageri dena, onartuko dute.

  5. Antolatzaileek jarrera desegokia duten parte-hartzaileak kanporatu ahal izango dituzte.

  6. Kanpaina ongi aterako bada, IKASLEEK EZ DUTE SAKELEKO MP3, TELEFONORIK, MP4, ORDENAGAILU-ERAMANGARRIA, ARGAZKI MAKINA DIGITALA.... EKARTZERIK IZANEN.

12. TXANDAK

IZABA


Taula 6 - Izabako txanden datak
Txanda Datak
11/12/11 – 11/12/16
12/01/08 - 12/01/13
12/01/15 – 12/01/20
12/01/22 – 12/01/27
    5ª (*) 12/01/29 – 12/02/03
12/02/05 – 12/02/10
12/02/12– 12/02/17
12/02/19– 12/03/24
12/02/26 – 12/03/02
10ª 12/03/04– 12/03/09
11ª 12/03/11 – 12/03/16
12ª 12/03/18 – 12/03/23
13ª 12/03/25 – 12/03/30
14ª 12/04/15 – 12/04/20

OTXAGABIA


Taula 6 - Otxagabiako txanden datak
Txanda Datak
12/01/08 – 12/01/13
12/01/15 – 12/01/20
12/01/22 – 12/01/27
12/01/29 – 12/02/03
12/02/05 – 12/02/10
12/02/12 – 12/02/17
12/02/19– 12/02/24

12/02/26– 12/03/02

12/03/04– 12/03/09
10ª 12/03/11– 12/03/16

OHARRAK:

  • (*) Urtarrilaren 29etik  Otsailaren 3era bitarteko astean plaza gutxiago eskainiko dira, Erronkari Ibarreko umeak ere han egonen direlako.

ORDEZKO JARDUEREN PROGRAMA

(ESKIATU EZIN DENEAN BURUTZEKO)

IZABA

  • Ibilbideak oinez (Zuberoako, Nabartzato, Laza, Mintxate, Erronkariarren Errege Bidea, Koronas-Burgi, Izaba-Belabarze...)
  • “Herriaren Jokoa” areto estalian
  • Orientazio lasterketa
  • Erronkari Ibarrera bisita, toki nabarmenenak ikusiz eta parte-hartzaileei bertako bizimodua erakutsiz.
  • Bideo emanaldiak, kirolak naturan eta eskiari buruzko hitzaldiak.

 

OTXAGABIA

  • Otsagabiako Naturaren Interpretaziorako Zentroa bisitatu eta lan praktiko batzuk burutu, eguraldiak horretarako bide ematen badu, gidariarekin naturan barna paseoak eginez edo, kanpoan ezin bada, gelako lanak burutuz.
  • Joko eta proba desberdinak Otsagabia eta Ezkarozeko frontoi estalietan.
  • Zaraitzu Ibarrera bisita, toki nabarmenenak ikusiz eta partehartzaileei bertako bizimodua erakutsiz.
  • Esku tailerrak.
  • Naturan barnako ibilbidea Zaraitzu ibarrean.
  • Orientazio lasterketa.
  • Eskaladaren hastapenak.