XL Ipar Eskiko Eskola Kanpaina 2024

BIGARREN ESKI ASTEA BUKATU DA


Aste honetan Erronkaribarko Ipar Eskiko Eskola Kanpainan ondoko ikastetxeak izan ditugu: Lizarrako Lizarraldea, Iruñeako Eunate eta Doña Mayor de Navarra, Murillo del Fruto-ko Raimundo Lanas, Doneztebeko Mendaur, Barañain-go Eulza eta Etxarri Aranatz-ko Andra Mari Ikastola.

Lehen txanda aste osoan La Contiendan eskiatzen aritu da, bigarren txanda, aldiz, ostegunean Izaban geratu zen eta, talde osoa, ttipi-ttapa, Belabarzeko Urjauzia ikustera hurbildu zen, gure Ibarreko txoko eder bat. Herrira itzultzean, Doneztebeko taldeak patinajea egin zuen Izabako frontoian eta gainerakoek hainbat jolas egin zituzten frontoiko plazan.

Arratsaldeko jarduerak normaltasunez burutu dira, eta nahi izan dutenekin, gau batean, neguko zeruko izarrak ikusteko aukera izan dugu.

Badirudi gure Pirinioa berriro ere txuritzen hasi dela. Datozen asteetan ipar eskiaz gozatu ahal izateko elur ugari izatea espero dugu.



Antolatzaileak

Laguntzaileak

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.