AKTIBITATEAK - Goizez
Aktibitaterik nagusiena ipar eskia (edo iraupen eskia) praktikatzea da. Hau goizez egiten da. Azken finean, iraupen eskia kirol mota gisa bultzatu nahi dugu. Eski Eskolari dagokio aktibitate hau burutzea.
Erronkari Ibaxako Eski Eskola bertan bizi diren eski irakasle gazteez osaturik dago.Espainiako Eski Eskolan ikasi eta titulua lortu dute.
Eskarmentu handiko irakasleak dira eskiatzearen irakaskuntzan. Iraupen eskiaren inguruko informazio gehiago nahi izanez, www.roncaleski.com web-orria kontsulta dezakezue.



